Ba trakziyuai buruz, ni 4x4 baten ibilita nago kopiloto eta pasada bat da. Horrekin iñungo arazoriki ez. Elurra dagoenean, eraginkorra. Bustia dagoenean berriz, egongo ez balitz bezela, trakzio integralari esker. Kontsumo aldetik? Ba suposatzen dut gehio kontsumitu dula, baina ez det uste gehiegikeririk izango danik. gainera, trukean lortzen duzun segurtasuna kontsumo plus hori konpentsatzen duela argi daukat. Vianue uste det ez daola trakzio osoarekin. Baina oi bazpare konntsultatzie hobe.Eta barruko ekipamenduari dagokionez, funtzionalidade aldetik (erabilgarritasuna, kokalekuak, erosotasuna...) Volkswagena oso ona da. Armairu eta ate korrederoek tokia aurrezten dute eta ez dago ezer mugitu beharrik hauek erabiltzeko. Kortinan sistema ez dakit ezagutze al dezun, baina hala ez balitz, esatea gozada bat dela. Semirigidoak dira eta enrollableak, beraz, behar ez direnean, goraka igotzen dira eta ixkutaturik geratzen die. Hontan milla buelta ematen dizkie kortina normalei. Hori bai, komenigarria izaten da, kristalak tintatzea, dana bistan ez eramateko. Baina beno, hau aukera pertsonal bat baino ez da. Nik tintaute ditut ta intimitatie gordetzen duten bezela, barruko aldea argitsu mantendu dezake. Sukaldeko suak? Oso onak. Fregaderue? Txikitxue da, baina beno, bankete bat ematea ez bada nai, nahikue ta soberan! Gauzak gordetzeko kajoiek? beste 3 lagunekin junda nago oporretara astebeterako ta iñungo arazorik ez genun izan! Oheak oso onak dira! Tetxua errez igo ta jeisten da (elektrikoa da. batzuk txarrerako dute datu hori baina niri iñoiz ez dit arazorik eman eta emango balu ere, panela norberak reseteatu dezake, berriz martxan jarri ta listo!). barruko mahaia oso errez montatzen da eta ondo dago. Agian pixket trastosue dana, aurreko bi aulkiak giratzea da. Toki justuarekin egiten da maniobra hori eta ez da batere erosoa. Kanporako mahaia eta bi aulkiak... Bufff... Zoragarriak!!! Dituen portaobjetos guztiak, eskura eta onak. T5aren barrura sartzean, furgonetk egiten dizun ongi etorria nabaria da. Musika aldetik, oso ondo aitzen da (6 altaboz, 4 aurrin ta bi potente atzin. Atzien musika entzuten egotie, ikaragarria! Oin gogoratzen naizela, esatea baite, tapizeria (nirea trendline da, maila baxuagokoa) pixket lakarra dela, ez dela oso suabie alegia. Baina beno, molestirik ez du sortzen honek.Iraunkortasun aldetik? Ba denbora gehiago pasa artean, ezin zuzen erantzun zalantza hori!jejeje Egia da, hasera baten, californiara sartu eta bertako materialarengantik hartzen den irudia, hauskor xamarrarena dela. Baina behin erabiltzen hasten zarenean, konturatzen zara, hauskortasun sentsazio hori arintsaunak sortzen duela. Material arina da, pixu gutxikoa, manejatzeko oso erreza eta itxuraz oso iraunkorra ez. Baina esan bezela, erabili ahala, ikusten da ez dela hala, ondo zainduz gero ederki iraungo dutela traste guztiak! Ni Vianoko gauzek eta erabili izan ditut ta iñungo inbidirik ez diot. Benetan!Ba hoixe, momentuz ez zait besterik okurritzen, beraz, beste zalantzarik bazenu, badakizu...Ondo segi!