Badut ezagun bat marco polo berria duena. Harek 150 zalditakoa du eta extra gehienak sartuta dizkio (kalefakzioa, toldoa, portabizikleta, remolkeako bola...). Furgoneta ederra dela agerian dago. Kexatzerako garaian, motorra zaratatsuagoa dela, konsumo dexente haundiak dituela, trastoagoa dela, extra garestiak zituela eta mobiliarioko zeozer ere errez puskatzen zitzaiola zioen. Eta trakzioaren gainean, esaten du atzeko trakzioa izatearena, negatiboki antzematen dela, nahiko gainera. Bustian beldur pixkatekin juten dala beti eta elurretan arazoak izaten dituela. Hala ere, orokorrean, balorazio ona eiten du bere marko poloaz. Gustora dago mutila. Ikus dezakezunez, mobiliario kontuetan, edozein furgonetatan puskatu daitezke gauzak. Baina bi modeloak oso fiableak dira hortan. Trakzio asuntoarekin, badirudi mercedesak arazo gehiago ematen dituela. Bustian, T5a ondo moldatzen da. Elurretan berriz, danok dakigu broma gutxi dagoela, ta biekin ere nahiko lan izango dela, baina Volkswagena gainetik dagoela argi dago. Horren harira, jakingo duzun arren, esan t5 syncro modeloa ere badagoela, 4x4, arazorik ez izateko.Bestalde, inguru hoietan ibilita, kalefakzioa estimako duzulakoan nago. Nik neuk ez dut kalefakziorik (poltsikoak ez zuen ematen hortarako, ta hotzik bada, neskaren bat bidaira gonbidatzea bezelakorik ez omen dago...jejeje) beraz ezin dizut T5ari buruzkoa azladu. Vianoarena ordea probatu dut ta oso ondo dihoa.Uste dut furgoneta bakoitzak bere alde onak eta txarrak dituela. Nik horixe hartu nun kontutan bien artean bat aukeratzeko garaian, Californiarekin geratu nintzan eta 6 hilabete beranduago, ez nuke ezergatik aldatuko! Gehiago konbenzitzen ninduen, merkeagoa zen, Volkswagen bat aurretik izan nuen eta oso gustora izan nintzan berarekin, nire gustorako politagoa da, TDI motorren fama ez da marketing-ak eragindakoa bakarrik... Azken fiñean, gauza mordo bat, diru asko bait da gastatu beharrekoa eta ez dago zalantza ta beldurrekin geratzerik. Biak balantzan jarri nituen eta Volkswagenera jo nuen. Gauza batzutan, gusto kontua da, beste batzutan, bakoitzak behar duenerako daukan erabilgarritasuna. Biak dira furgoneta ederrak!A! Ahaztu aurretik. Agian jakingo duzu, baina esatea volkswagenaren motorrak, 130 eta 174 zalditakoak ez dutela korreazko transmisiorik, engrane bidezkoa baizik, beraz, korreak aldatzen ibili beharrik ez dago.Besterik gabe, ondo izan ta zalantzarik edo galderarik bazenu, idatzi lasai!